XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Orixe Saria berpiztu dute Añorgan hogei urteko etenaren buruanJ.A.
Ia hogei urteko etenaren ondoren Orixe saria berpiztea erabaki dute añorgarrek eta bihar goiz-arratsaldez jokatuko da gaur Zinema aretoan bertsolari gazteen promozioan hain garrantzitsua izan den sariketa horren seigarren edizioa.
Seigarren ediziorako Xenpelar saria irabazitako zortzi bertsolari gazte juntatu dituzte: Mikel Aginaga oiartzuarra, Ibon Ajuria gernikarra, Leire Bilbao ondarrutarra, Ibai Esoain oriotarra, Nahikari Gabilondo zarauztarra, Arkaitz Goikoetxea oiartzuarra, Alfonso Jimenez tolosarra eta Aitor Sarriegi beasaindarra izango dira lehian.
Orain, ia hogei urteko etenaldiaren ondoren, gazteen sariketa antolatu beharrean, Xenpelar saria irabazi dutenekin sariketa eratzea interesgarriago zela iruditu zitzaigun.
Orixe sariaren lehen edizioa, 72an egin zen eta Eusebio Igarzabalek irabazi zuen.
1978ko edizio horren ondotik, ordea, etenaldi luzea izan du Orixe sariak eta berriro antolatzeko asmoarekin lanean hasi zirelarik.
Xenpelar saria irabazi duten zortzi bertsolarien formula aukeratu dute.
Seigarren edizio honek ere bi zati izango ditu: lehen saio bat egingo dute goizeko 11.30ean eta bigarren saioa arratsaldeko 4.30ean.
Jose Mari Aranalde izango dute gaijartzaile eta epaimahaian ere euskal bertsolaritzan lan dezente egindako jendea eseriko da: Juan Mari Lekuona, Antonio Zavala, Jose Mari Gabiria, Antton Kazabon eta Arantxa Arruti.
Gauzak ondo antolatu dituzte añorgarrek eta epaimahaiko gehienak egiteko honetan aurreko sariketetan ibiliak direla esan behar da.
Garaiko egunkari batek egin zuen azken edizioko kronika eta han ere epaimahiko beretsuak agertzen dira: Zavala, Lekuona, Bordari, Mixel Itzaina eta Antton Aranburu.
Aurreko edizioetako batean Arantxa Arruti ere agertzen da.